Donald Trumpek petrolioaz, muga-zergez edo gerra komertzialez hitz egiten duen bakoitzean, badirudi energiaren etorkizuna gugandik oso urrun erabakitzen dela. Argindarraren faktura interes ekoonmikoak besterik ez dituzten lider politiko, potentzia handi eta multinazionalen esku balego bezala.
Horren aurrean ezin dugula ezer egin sinestarazten digute. Erabaki garrantzitsuak gugandik oso urrun hartzen direla, edo sarrera ukaturik dugun administrazio-kontseiluetan. Eta, bitartean, guk fakturak ordaindu besterik ez dugu egiten.
Baina hor dago, hain zuzen ere, koxka: fakturak ordaintzen ditugu. Energia-kontsumora bideratzen dugun euro bakoitzak energia ekoizteko, banatzeko eta ulertzeko modu jakin bat elikatzen du. Askotan horretaz kontziente ez bagara ere, energia kontsumitzeak ondorio sozial, ingurumeneko eta geopolitikoak ditu. Kate ekonomiko eta politiko batean parte hartzea ere bada.
Erregai fosiletatik datorren energia kontsumitzen dugun bakoitzean, gasarekiko eta petrolioarekiko mendekotasunean oinarritutako sistema elikatzen jarraitzen dugu. Gerren, nazioarteko xantaien eta espekulazioaren aurrean ahula den sistema. Sistema horretan, gutxi batzuek diru asko irabazten duten bitartean, milioika pertsona etxea berotzeko prezioari begira bizi dira.
Horregatik, energia kontsumitzeko modua aldatzea ere erabaki politikoa da. Berriztagarrien alde egitea ez da ingurumen-kontua bakarrik; energia arma ekonomiko eta geopolitiko bihurtzen dutenei boterea kentzeko modua da.
Helburu horrekin jaio zen Goiener; energia pertsonen eskuetan jartzeko. Horrek esan nahi du, energia berriztagarriak kontsumitzeaz gain, energia modu saretuan sortu behar dela, ahalik eta hurbilen, inguruko baliabideak errespetuz eta aprobetxatuz. Eta are garrantzitsuagoa dena: herritarrak energia arduraz kontsumitzeko formatzea eta informatzea; baita ezinbestekoa dugun sektore baten gaineko oinarrizko ezagutza zabaltzea ere. Izan ere, ondo informatutako gizarte batek erabakitzeko gaitasun handiagoa du, eta horren ondorioz, manipulatua izateko aukera gutxiago.
Munduan gertatzen ari den guztiak kezkatzen eta haserretzen bazaitu, edo inpotentzia sentiarazten badizu, gogoratu hau: egin liteke, posible da, etxetik hasi gaitezke erabakitzen eta gauzak aldatzen. Batzuetan, keinu txikietatik hasten da. Adibidez, erabaki dezakezu egunero kontsumitzen duzun energia nondik datorren.
Eman urratsa, aldatu jokoaren arauak, zure faktura elektrikoa Goienerrera aldatuz.
Esperientziarik onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia horien onarpenak aukera emango digu zenbait datu prozesatzeko, hala nola nabigazio-portaera edo gune honetako identifikazio bakarrak. Baimena ez onartzeak edo ukatzeak zenbait ezaugarri eta funtziori kalte egin diezaieke.