Ihauteriak
Atarrabiako Ihauteriek nekazaritza eta industriaren arteko liskarra irudikatzen dute, aintzinean herriko jendeak izandako lanbideak oinarritzat hartuta. “Atarrabik” nekazaritzan eta abeltzaintzan dabiltzan landakoak babesten ditu eta “Mikelatsek”, aldiz, ur pilategian lan egiten duten indutrialak. Bi taldeek talka egiten dute urtez urte herriko kaleetan, nahiz eta urtero Marik oreka berrezartza lortzen duen.
Atarrabiako Eguna
Atarrabiako Eguna, irailaren lehendabiziko asteburuan ospatzen dugun euskal jai eguna da. 1983an hasitako ohitura honek indarra hartu du urtez urte, antolatzaile, laguntzaile eta kolektibo kulturalek bultzatuta eta, gaur egun, asteburu osoko egitaraua duen ekintza bilakatu da. Helburu nagusia euskal kultura sustatu eta herriko kolektibo eta bizilagunen arteko harremanak sortzea da, adin guztiak barne hartzen dituen programa zabal bat elkarrekin gozatzeko aukera sortuz.
Olentzero
Olentzero eguberrietako euskal identitatearen ikur garrantzitsua izanik, neguko solstizioko ospakizunaren protagonista bilakatu da azken hamarkadetan. Urte zaharraren amaiera eta urte berriaren etorrera ospatzeko Olentzero eta Mari Domingi menditik jeitsi eta Atarrabiako kaleak zeharkatzen dituzte urtero, etxeko txikien zirrara bizirik mantenduz.
Beste ekintzak
Elkarlanean sortutako harremanak bizi eta gozatzeko zenbait ekintza antolatzen ditu urtean zehar Etxebeltza Elkarteak, batik bat: mus eta partxis txapekletak, mendira irteerak, bazkide eguna, etb.
Hurrengo ekintzak
Mon | Tue | Wed | Thu | Fri | Sat | Sun |
---|---|---|---|---|---|---|
30
|
31
|
1
|
2
|
3
|
4
|
5
|
6
|
7
|
8
|
9
|
10
|
11
|
12
|
13
|
14
|
15
|
16
|
17
|
18
|
19
|
20
|
21
|
22
|
23
|
24
|
25
|
26
|
27
|
28
|
29
|
30
|
31
|
1
|
2
|