Atarrabiako Eguna 2025

2025/08/19
Dantzatzeko elkarri heltzen diogunean, musika doinu bakoitzean salto egiten dugunean, bertsoetako bakoitzean ahotsak bateratzen ditugunean eta trago eta jolas bakoitzean elkartzen garenean egiten dugu herria.

Urteurrenak ospatu ditu Atarrabiako Egunak, belaunaldi aldaketak, baina aurten inoiz baino gehiago balioan jarri nahi dugu herria egiten jarraitzen duen oro.

Geroz eta bakartiagoa den gizarte honetan, inoiz baino baliotsuagoa delako elkartzearen alde egitea.

Erraldoiak altxatzeagatik eta kilikiak janzteagatik

Elkarte bakoitzean komunitatea sortzeagatik

musika, alboka, txistu eta txaranga

dantzari eta abeslari;

ikusle eta parte-hartzaile,

boluntario eta langileengatik

Herria egiten, maitasunez eta bihotzetik. Zuei guztiei esker eta zuekin batera egingo dugu topo, beste behin ere,

Atarrabiako Egunean.

Partekatu berria

Bazkide Txokoa

Bazkide txokoa

etxera