“Arkaitzak zeharkatzen dituzten enborrak, iratzeak laztantzen dituzten goroldio leunak eta hostoetatik igarotzen diren eguzki izpiak. Hezetasunaren usain itsaskorrak barneak bustitzen dituelarik agertzen da, oinutsik, lasai eta dantzan, beti dantzan... Baina geldiezinak dira gizakiak eragindako suntsipenak eta Izeiaren mundua hankaz gora jartzen dute. Enbor erreak, aho gosetuak, itotzen diren arimak…
Gure herriko altxor ederra zaintzea. Musika eta dantzaren magiaz dena birsortzea. Basoetatik kostaldera, lautadetatik mendi gailurretara, lurretik ilargira. Bidaia fantastikoa, tradiziotik gaur egunera. Horrek mantenduko du zutik zuhaitza, zutik bizitokia, zutik herria.”
Euskal dantzei kutsu berritzailea emateko nahiarekin, 2001ean, Izeiak musika eta dantza ikuskizun bat sortu zuen.
25 urte beteko direnean, dantzari gazte talde batek ikuskizuna berreskuratu nahi izan du. 2001eko sortzaileak bidelagun, Ismael Yagüe eta Izaskun Iturri, orduan sortutako doinuen egokitzapenak eta koreografia berriak batuko dituzte oraingoan.
Izeia iratxoa bizi den mundua suntsitu egiten da eta berriro eraikitzeko bere kulturaren isladara jo behar du. Bertan, dantza eta musikaren bitartez, bere mundua birsortzen saiatuko da. Horretarako, Izeiak murgilduta dagoen tristura alde batera utzi beharko du, bere helmuga soilik alaitasunez lortu baitezake.
Bide folklorikotik pixka bat aldenduz, baina Euskal musika eta dantzaren arima galdu gabe, ikuskizun berritzaile hau aurkezten da, non irudimenari esker aurrera pausu bat eman nahi izan da. Honela, bai dantzak nola janzkera eta musika moldatuak eta sortuak izan dira bereziki obra honetarako.
Musika zuzendaria: Ismael Yagüe
Zuzendari artistikoa: Izaskun Iturri
Musika sortzaileak: Ismael Yagüe, Igor Martinez, Ainara Frantxez eta Pablo Gimenez.
Izeia: Amaia Martinez eta Olatz Larunbe
Dantzariak: Ainara Amorena, Aitor Garcia, Iosu Vidaurreta, Izaskun Iturri, June Arraiza, Leire Arizkuren, Maider Arcauz, Maite Txurruka, Naiara Ayesa, Oihane Munarriz eta Saioa Ascagorta.
Atarrabian, 2026ko azaroan.
Doinu zaharren oihartzuna entzuten da, gure herriko altxor ederra berpiztera gatoz Izeiaren ametsa egi bihurtuko dugu. 25 urte ondoren… Izeia, doinu zaharren oihartzuna.
Esperientziarik onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia horien onarpenak aukera emango digu zenbait datu prozesatzeko, hala nola nabigazio-portaera edo gune honetako identifikazio bakarrak. Baimena ez onartzeak edo ukatzeak zenbait ezaugarri eta funtziori kalte egin diezaieke.