Atarrabiako Eguna 2025

2025/08/19
Dantzatzeko elkarri heltzen diogunean, musika doinu bakoitzean salto egiten dugunean, bertsoetako bakoitzean ahotsak bateratzen ditugunean eta trago eta jolas bakoitzean elkartzen garenean egiten dugu herria.

Herria batu eta herria egiten duen Atarrabiako Eguna.

Urteurrenak ospatu ditu Atarrabiako Egunak, belaunaldi aldaketak, baina aurten inoiz baino gehiago balioan jarri nahi dugu herria egiten jarraitzen duen oro.

Geroz eta bakartiagoa den gizarte honetan, inoiz baino baliotsuagoa delako elkartzearen alde egitea.

Erraldoiak altxatzeagatik eta kilikiak janzteagatik
Elkarte bakoitzean komunitatea sortzeagatik,
musika, alboka, txistu eta txaranga
dantzari eta abeslari;
ikusle eta parte-hartzaile,
boluntario eta langileengatik
Herria egiten, maitasunez eta bihotzetik.

Zuei guztiei esker eta zuekin batera egingo dugu topo, beste behin ere,

Atarrabiako Eguna.

Hamaika gara, baina elkarrekin bat!

Partekatu berria

Bazkide Txokoa

Bazkide txokoa

etxera