Errigora Euskal Herri mailako ekimen herritar bat da, Nafarroa erdi eta hegoaldea (Ager eremua) ardatz eta auzolana lanabes, euskara eta elikadura burujabetza bultzatzeko helburua duena. 2013an abiatu zuen bere bidea, Fontellasen kokatua dagoen Argia ikastolak bizi zuen larritasun ekonomikoari aterabide bat eman nahian, zonaldeko produktuz osaturiko saski eredu bat sortu eta Euskal Herri osotik banatu ziren. Milatik gora saski banatu zirela ikusirik, ekintzaileek formula arrakastatsuari zuku gehiago atera ahal zitzaiola ikusi zuten.
Euskarari puzka
Hala, Euskarari Puzka kanpaina sortu eta urtez urte errepikatu dute. Ager zonaldeko 23 ekoizleren produktuekin osaturiko saskiak banatzen dira kanpaina honen bidez udazkenero, eta saski horien balioaren %25 Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzari: AEK, Sortzen, Ikastolak eta Agerraldia.
Eskutik eskura
Bigarren kanpaina bat jarri zuen martxan Errigorak pare bat urte beranduago. Eskutik Eskura udaberriko kanpainaren helburua Ager eremuko produktuak Euskal Herriko kontsumitzaileen eguneroko kontsumoan txertatzea zen. Horrela, olia olioa, kontsebak, arroza, pasta, ardoak, lekaleak... lote eta bidoiak eskatu daitezke ekoiztetxeetako jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta.
Auzolangile sare erraldoia
Bi kanpainen egingarritasunaren atzen auzolanaren faktorea topatuko dugu. Izan ere, Errigorak Euskal Herri luze-zabaleko herri eta auzo gehienetan lanean dabiltzan auzolangileen sare erraldoi baten babesa dauka. Guztira 300dik gora banaketa-puntu ditu Errigorak eta horien atzetik gutxienez 500 herritarren bolondres-lana dugu.
Errigora balioak
Errigoraren bidez beste era bateko bitartekaritza-eredu bat eraikitzen ari gara, espektulaziorik gabekoa eta burujabeago egingo gaituena. Horren bidez, kontsumoan ez ezik ekoizpenean ere eragiteko aukera lehioak zabaldu zaizkigu. Ekoizpen-ereduan eragiteko helburuz sortu genuen Errigora Balioak zigilua, gure katalogoko produktu guziek eraman beharrekoa; eta horren bidez gure ekoizleek 4 konpromisu hauek hartzen dituzte:
Agerraldia
2019an Errigorak Ager eremuko euskalgintzari laguntzetik ekosistema horren parte izateko jauzia eman zuen. Irakaskuntza eremutik kanpo euskararen erabilera sustatu eta aldeko jarrerak sortzeko zerbaiten beharra identifikatu zen. Hortik sortu zen Agerraldia ekimena, Ager eremuko euskalzaleen sarea, zeinak bertatik bertara euskarari espazio berriak eman dizkion: aisialdian, kulturan, kirolean, hezkuntza-ez formalean, hizkuntza paisaian…
Esperientziarik onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia horien onarpenak aukera emango digu zenbait datu prozesatzeko, hala nola nabigazio-portaera edo gune honetako identifikazio bakarrak. Baimena ez onartzeak edo ukatzeak zenbait ezaugarri eta funtziori kalte egin diezaieke.