Gau Beltza

Kaixo bazkideak! Urriaren 31n Gau Beltza ospatuko dugu Atarrabian.

Gure herriko ohitura eta tradizio zaharretan oinarritutako festa honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Adin guztietarako ekintza ugari antolatu ditugu, eta egitaraua bidaltzen dizuegu.

Eta ez ahaztu! Atera etxean dituzuen trapu, arropa eta oihal zaharrak, eta sortu zuen mozorroak! Ez dago ezer erosi beharrik, irudimena besterik ez!

Animatu eta parte hartu! Gau Beltza denon artean egiten dugu!

Partekatu berria