Mendian korrika egitea baino gehiago

Atarrabiako Korrikalariak taldeko kideek bere garaian altxatu zituzten zimenduak eraikitzen jarraitu nahi dugu. Modu horretan, gure helburu nagusia hainbeste betetzen gaituen horretaz eta mendiak eskaintzen dizkigun balioez gozatzen jarraitzea da

Atarrabiako Mendi Taldea

Herri guztietan bezala, Atarrabiako biztanleen artean beti egon da mendi irteerak egiteko zein gure bazterretan barrena korrika egitera irteteko ohitura. Horren adibide dira hurrenez hurren Atarrabiako Mendi Taldea eta Atarrabiako Korrikalariak, haien aisialdian antzeko ekintzak burutzeko elkartzen ziren pertsonek osatutako kolektiboak.

Bi adar hauek uztartzea izan da gure taldearen ildo nagusia, eta gauzak horrela, mendian barrena korrika aritzea gustuko dugun lagun taldeari izaera formalizatu bat eman nahi izan diogu.

Lehenengo momentutik argi genuen herritik sortutako zerbaitek, soilik herriarentzat izan beharra duela. Eta horregatik, taldea soilik Atarrabiako kideez osatuta dago. Aurreko urte amaieran hasi ginen Iñakirekin elkarlanean, Mendi Taldearen parte izan baina hein handi batean modu burujabe batean funtzionatzeko asmoarekin. Eta poliki-poliki kide kopurua hazten doa, hirurogei pertsonako langatik gertu gaudelarik. Taldea gehiago haziko denaren esperantza daukagu, nahiz eta momentuz kolaboratzaileak zein babesleak topatzearen zailtasunari aurre egin behar diogun.

Norabidea zein den argi daukagu, hainbeste gozatzen dugun horrekin jarraitzea eta bidenabar, posible bada herri mailan talde-atxikimendu sortzea. Mendiak transmititzen dituen baloreak eta printzipioak gaur egungo kirol munduan bereizgarriak direla uste baitugu.

Partekatu albistea

Bazkide Txokoa

Bazkide txokoa

etxera