Hamaika gara, baina elkarrekin bat!

Dantzatzeko elkarri heltzen diogunean, musika doinu bakoitzean salto egiten dugunean, bertsoetako bakoitzean ahotsak bateratzen ditugunean eta trago eta jolas bakoitzean elkartzen garenean egiten dugu herria.

Erraldoiekin batera birak ematean, sokatiratik tira egitean, eta joareen kolpe bakoitzarekin egiten dugu Atarrabia.

Herria batu eta herria egiten duen Atarrabiako Eguna.

Urteurrenak ospatu ditu Atarrabiako Egunak, belaunaldi aldaketak, baina aurten inoiz baino gehiago balioan jarri nahi dugu herria egiten jarraitzen duen oro. Geroz eta bakartiagoa den gizarte honetan, inoiz baino baliotsuagoa delako elkartzearen alde egitea.

Erraldoiak altxatzeagatik eta kilikiak janzteagatik, elkarte bakoitzean komunitatea sortzeagatik; musika, alboka, txistu eta txaranga, dantzari eta abeslari; ikusle eta parte-hartzaile, boluntario eta langileengatik

Herria egiten, maitasunez eta bihotzetik.

Zuei guztiei esker eta zuekin batera egingo dugu topo, beste behin ere, Atarrabiako Egunean.

Hamaika gara, baina elkarrekin bat!

Gehiago irakurri

Egitaraua

Irailak 5, ostirala
Udaletxe plazan
18:00
Haurrendako txokolatada/irabiakia (eguraldiaren arabera), Idoskia Guraso Elkartearen eskutik.
Udaletxe plazan
18:30
Haurrentzako jolas tailerra, Karrikaluzek antolatuta.
Herrian zehar
19:00
Bertso-triki-poteo entre
sociedades con Alazne Untxalo
Erregerena y Maddi Ane
Txoperena Iribarren.
Irailak 6, larunbata
Herrian zehar
10:00
Dianak Atarrabiako txistulariak eta
Idoskia eta Paz de Ziganda dantza
taldeekin (Foruen plazatik).
Herrian zehar
10:00
Kilikien konpartsa eta Aburrecalles
txaranga (Etxebeltzatik).
Kalejira Nafarroako Albokari
Taldearekin eta Triki ta Pandero
Taldearekin (Etxebeltzatik).
Udaletxe plazan
10:00
Euskal Herriko pilota selekzioaren erakustaldi jaialdia
Antso VI.a plaza. Jakintsua
10:30
Paz de Ziganda dantza taldea. Bitartean, Gure Txolartek eskainitako herri bazkaria.
Herrian zehar
10:45
Erraldoi, gaitero eta Nespatxak Zanpantzar Taldearen konpartsa (Kultur Etxetik).
Udaletxe plazan
11:00
Artisauen Azoka
Udaletxe plazan
11:30
Jaialdi akordeoi taldea.
Herrian zehar
12:00
Kalejira kultur elkarte guztiekin (Donostia plazatik hasita) Antso).
Udaletxe plazan
12:30
Erraldoiak, gaiteroak eta Idoskia dantza taldea.
Udaletxe plazan
13:00
Herri kirolak: Antsoain vs Txantrea. Gero, herri-sokatira erronka! Ondoren, sokatira herrikoia!
Antso VI.a plaza. Jakintsua
14:30
Herri bazkaria
Antso VI.a plaza. Jakintsua
19:00
Gabezin Plaza Taldea
Irailak 7, igandea
Udaletxe plazan
10:00
IV. Atarrabiako IV. esku pilotako txapelketa. Final laurdenak
Udaletxe plazan
11:30
Haurrentzako puzgarriak eta bestelako jolasak.
Udaletxe plazan
12:00
Ikurrinari omenaldia. Mikelats taldearen ikuskizuna. Eta gero, dantza herrikoiak!
Udaletxe plazan
13:00
Txistorrada, Azkenak eta Txirimirik antolatuta.
Antso VI.a plaza. Jakintsua
19:00
San Andres abesbatza
Antso VI.a plaza. Jakintsua
19:30
Atarrabia Abesbatza
Antso VI.a plaza. Jakintsua
20:00
Kantu Salda Abesbatza

HELDUENTZAKO MENUA · 25€
Iberikoak
Entsalada mistoa
Bakailuz beteriko piperrak
Txerri sahieskiak parrilan
Limoizko sorbetea cavarekin
Ogia, edariak eta kafea

Aukera beganoa
Kroketa beganoak
Entsalada mistoa
Barazki menestra
Lasaña beganoa
Limoizko sorbetea cavarekin
Ogia, edariak eta kafea

HAURRENTZAKO MENUA · 10€
Iberikoak
Urdaiazpiko kroketak
Hanburguesak parrilan patatekin
Izozkia

AUTOGESTIONATUA · 2€
Aulkiak, mahaiak eta ogia

Txartelak eskuragarri Basajaun tabernan irailaren 5a arte!

Hastapenak

Atarrabiako Eguna, irailaren lehendabiziko asteburuan, Etxe Beltza Elkarteak antolatzen duen euskal jai eguna da, euskal kultura sustatzeko helburuarekin, eta nola ez, herriko kolektibo eta bizilagunen arteko harremanak sustatzeko eta egunaz elkar gozatu ahal izateko.

1983an hasi zen, eta urtez urte, antolatzaile, laguntzaile eta kolektibo kulturalak bultzatuta, joan da osatzen, gaur den hain egun esanguratsua lortu arte. Izan ere, egun horretan, Etxebeltzak eskuz esku lan egiten du euskal kultura bultzatzen duten herriko beste talde, elkarte eta herritarrekin, eta Atarrabiako kolektibo guztiei parte hartzeko parada ematen zaie, adin guztietako jendea bertara hurbil dadin.

Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkiegu ibilbideari ekin zioten persona eta talde guztiei, bai eta denboran zehar ibilbideari eusteko eta aurrera egiteko lan egin dutenei ere. Atarrabiako egunarekin, ikustarazten da, gure herria bizirik jarraitzen duela, euskal kulturaren alde lan egitea gustatzen zaigula, bainan batez ere, euskal kulturaz gozatzea maite dugula!

Amaitzeko, jai honetan parte hartzeko aukerarik izanen ez duten pertsonak gogoratu nahi ditugu, eta zuri, ongi pasatzea eta momentu ederrak bizitzea opa dizugu!

Gehiago irakurri

Bazkide Txokoa

Bazkide txokoa

etxera