Txetxu eta besteak etxera!

Txetxu Barriosek 25 urte beteko ditu kartzelan. Beste 25 arrazoi aipa genitzake dagoeneko gure artean egoteko. Baina bada bat denak laburbiltzen dituena: espetxe-politika ez da bidezkoa.

Argazkiak: Sare

Sare Atarrabiak egindako aldarrikapen-ekitaldia

Pozten gara, besteak beste, Izaskun Lesaka baldintzapeko askatasunean eta Maria Lizarraga hirugarren graduan. Baina ez du zentzurik espetxe-arloko onurak eta aurrerapenak ukatzen jarraitzea, espetxeetako zuzendaritzen, espetxe-zaintzako epaileen edo txandako gobernuaren gelditasunaren arbitrariotasunagatik.

Berdin da “neurtzeko barak” ez duela laguntzen biktimaren kategoria ezagutzen, edo biktimaren damutzea eskatzen duenean, alde bateko edo besteko pertsonak eta/edo agenteak diren.

Sare, Foro Sozial eta beste eragile batzuek azken urteotan egindako ahaleginaren helburua da gobernu eta estatu guztiak inplikatzea, Euskal Herriko gehiengo sozialak azken urteotan babestu eta eraiki duen bideari jarrai diezaioten. Presoen eta haien eskubideen gaia “truke-txanpon” bihur ez dadin, une jakin batean alderdi eta/edo gobernu bakoitzak duen denbora politikoaren eta interes puntualen arabera.

Bakea eta bizikidetza duin eta iraunkorra eraikitzeko, trantsizio-justiziako politikak aplikatu behar ditugu, non presoak beste eragile bat izango baitira etorkizun komuna eraikitzeko. Horren adibide dira Irlanda, Kolonbia, Hegoafrika…

PHorretarako, giza eskubideak errespetatuta, ulertu behar da gizarte baten alde lan egin behar dela, “Pertsona guztientzako eskubide guztiak” leloa bere egingo duena..

Puntu horretan aurkitu behar ditugu alderdi politikoak, gizarte-eragileak eta gizarte zibila.

Txetxu eta besteak etxera!

Partekatu albistea

Bazkide Txokoa

Bazkide txokoa

etxera