Burlata eta Atarrabiako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak 35 urte baino gehiago daramatza tokiko merkataritza bultzatzen, kontsumo arduratsua sustatzen, merkatariei laguntza eta prestakuntza eskainiz, eta sektorea indartzeko eta ikusarazteko kanpainak antolatuz.
Burlata eta Atarrabiako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkartea duela 35 urte baino gehiago sortu zen gure herrietako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak indartzeko beharragatik. Elkarrekin bat eginda, kontsumo-ereduetan gertatzen hasi ziren aldaketei aurre egiteko baliabide gutxi zituen sektore atomizatu bati ahotsa ematea lortu dugu. Kontsumo arduratsu eta iraunkorraren garrantzia azpimarratu nahi dugu, eta gertuko merkataritzak, ostalaritzak eta zerbitzuek egiten duten lan bikaina nabarmendu: haiei esker gure kaleak bizirik daude eta auzokideen arteko sozializazioa sustatzen da. Gizarte osasuntsu, plural eta inklusibo batean sortzen diren sareen parte garrantzitsua gara, eta gure herrietako motor ekonomikoaren parte ere bai.
Gure lana bezeroak fidelizatzeaz gain, merkataritza berriak sortzea laguntzera, mantentzera eta aholkatzera bideratzen da, behar dutena eskainiz. Era berean, erakundeetan parte hartzen dugu sektorearen egoera eta beharrak bertatik bertara ezagut ditzaten, bai tokiko mailan, bai Nafarroako mailan (Nafarroako Merkatarien Elkartearen parte gara), bai estatuan.
2025erako sei merkataritza-kanpaina prestatu ditugu, bi herrietako merkataritza-komunitatea indartzea eta gertuko merkataritza ikusgai egitea helburu dutenak, bai kalean, bai sare sozialetan. Gure merkataritza-eremuetan kontsumoa erakartzea eta bezeroen fideltasuna saritzea bilatzen dugu. Kanpainak bazkideen kuotek eta Burlata eta Atarrabiako Udalek, Nafarroako Gobernuak eta gaur egun Nafarroako Rural Kutxak emandako dirulaguntzek finantzatzen dituzte.
Merkatariei laguntzeko, urte osoan zehar prestakuntza-ikastaroak eskaintzen dira, merkataritza txikiak bere lanak eskatzen dituen alderdi guztietan eguneratuta egon dadin. Duela hilabete batzuk “Argazkilaritza eta bideoa mugikorrarekin sare sozialetarako” ikastaroa egin genuen. Gainera, sektoreko azken berrikuntzei buruzko informazio eguneratua eskaintzen da, baita banakako aholkularitza ere, eskatzen bada.
Era berean, urte osoan zehar elkartekidetasuna sustatzeko kanpainak eta merkataritza ikusgai egiteko marketin-kanpainak egiten dira.
Gure Elkarteari buruz gehiago jakin nahi baduzu, bisita ezazu gure webgunea: comerciantesburladavillava.com. Facebook eta Instagramaren ere gaude. Jarraitu gaitzazu eta egon zaitez zure herriko merkataritzaren azken berrien jakinaren gainean. Lagundu gaitzazu sareak ehuntzen!
Burlatan edo Atarrabian negozio bat baduzu, bazkide egin zaitezke eta aholkularitza teknikoaz baliatu, araudiei, laguntzei eta dirulaguntzei buruzko informazio eguneratua jasoz, baita prestakuntza-ikastaroak eta merkataritza sustatzeko promozioak ere, zure garapena indartzen laguntzeko.
Esperientziarik onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia horien onarpenak aukera emango digu zenbait datu prozesatzeko, hala nola nabigazio-portaera edo gune honetako identifikazio bakarrak. Baimena ez onartzeak edo ukatzeak zenbait ezaugarri eta funtziori kalte egin diezaieke.