Geldi dezagun Palestinaren genozidioa

Israelek Palestinaren gaineko okupazio koloniala duela 75 urte baino gehiagotik mantentzen du, apartheid, indarkeria eta behartutako lekualdatze politikak aplikatuz. Estatu Batuen babesarekin eta Europaren konplizitatearekin, etengabe urratzen dira giza eskubideak. Honen aurrean, konponbide bezala estatu laikoa planteatzen da, demokratikoa eta pertsona guztientzako berdintasunezkoa, non errefuxiatu palestinarrek itzultzeko aukera izango duten eta etorkizuneko justizia eta elkarbizitza bermatuko diren.

Palestina

“Destino agerikoa” doktrina politikoa da, Estatu Batuak Jainkoak berezituak dituela dioena Ipar Amerikako kontinentearen zehar hedatzeko. Horrekin justifikatu zuten herrialdearen hedapena ekialdetik mendebaldera, nazio indioen aurkako kolonizazio gerran, sistematikoki sinatutako bake-akordio guztiak urratuz eta beti bakearen aurretik lurralde berrien konkista lehenetsiz.

Filosofia hori bera da gaur egun Israelgo gizartea gidatzen duen sionismoaren oinarria, Palestinako lurretan duela 75 urte baino gehiago abiatu zuten kolonizazio gerran, gezur handi batean oinarrituta: “Herri gabeko lurralde bat, lurralde gabeko herri batentzat”. Lur horretan jada baziren pertsonak (palestinarrak, kristauak, juduak…) eta bakoitza bizi zen estatuari zegokion

Israelgo estatu sionistaren erregimenak lur errearen politika ezartzen ari da, palestinar herritarren gainean apartheid sistema ezarriz, azken helburua haiek kanporatzea eta lurra bereganatzea delarik.

Horretarako, etengabe urratzen du Nazioarteko Zuzenbidea (NBEren ebazpenak barne) eta ez ditu Giza Eskubideak errespetatzen. Ospitale eta eskolen bonbardaketak, gosea gerrako arma gisa erabiltzea, zibilen sarraskiak, baita NBEko diplomatikoen tiroketa ere, horren lekuko dira.

Estatu Batuen laguntzak eta Europar Batasunaren konplizitateak ahalbidetzen dute Gaza gaur egun “Varsoviako Ghettoaren” bertsio moderno bihurtzea.

Hurrengo helburua Zisjordania izango da.

Nazioarteko Zuzenbideak palestinar herriari eta haren erresistentziari laguntzen die bizirauteko borrokan.

Une egokia da Israelen gainean nazioarteko presioa egitea eta isolatzea, aspalditik ez baitira haren praktika politikoak demokratikoak. Estrategia hau jada aplikatu zen, eta lagundu ere egin zuen, Nelson Mandelak gidatutako Hegoafrikako herriaren borrokan, hura gobernatzen zuen erregimen arrazistaren aurka. Ez badugu egiten, Palestinako herriaren eta haren eskubideen agonia geldoa eta desagerpena ikusiko ditugu.

Bi estatuko soluzioaz haratago doan konponbide bat existitzen da. Estatu bakar laiko, anitz-konfesional eta demokratiko batean datza, palestinar errefuxiatu guztiak itzul daitezen, euren jabetzak berreskuratu ditzaten eta justizia konpontzaile bat ezar dadin, etorkizuneko elkarbizitza eta errepikapenik eza bermatzeko. Historiak erakusten digu arazo zail honen konponbidea lortzeko beharrezkoa dela…

Partekatu albistea

Bazkide Txokoa

Bazkide txokoa

etxera