Erreakzionatu behar dugu

2016ko azaroaren 4an Pariseko Aldaketa Klimatiko akordioa indarrean jarri zuten, 1,5º ez gainditzea helbura zen, baina gaur egun gainditu dugu, gero eta egoera larriagoa da, janariaren ekoizpena gero eta zailagoa izanen da, Osasuna gaixotasunen ugaltzearekin kaltetuko da.

Aldaketa tabla

Parisko Akordioa Nazioarteko Itun juridikoki loteslea da, Klima Aldaketari buruzkoa, 2015eko abenduaren 12an adostua eta 2016ko azaroaren 4an indarrean sartu zena.

Bere helburua zen berotze globala 2º azpitik mugatzea, ahal dela 1,5º-ra, industriaurreko mailarekin alderatuta. Gaur egun jada gainditu dugu eta egungo neurketen arabera 1,6º inguruan gaude. Zientzialari batzuen arabera, beroketa azkartu egin da eta emisioak modu drastikoan jaisten ez baditugu, tenperatura globalak 0,5º igoko lirateke hamarkadako, eta baikorrenek 0,26º-koa aipatzen dute.

1961etik 2024ra bitartean estatuan batez besteko urteko tenperatura 1,69º C igo da; urte beroenak 2022, 2023 eta 2024 izan dira.

Berotze globalak erraztu egiten du eltxo tigrea bezalako intsektuen habitata zabaltzea, eta horrek arriskua areagotzen du, hala nola denguea, malaria, zika eta chikungunya bezalako gaixotasunetarako. Nafarroan eta oro har estatuan, ikusi da igoera bat akainen bidez transmititutako gaixotasunen hedapenean, eta Lyme kasuak izugarri ugaritu dira, gaur egun 2019an baino hiru aldiz gehiago detektatzen dira.

Gainera, AMOCen (klima erregulatzen duen ozeano-korrontea) moteltzea atzeman da, eta hori arazo larri bat da, ondorio oso larriak dituena klima globalarentzat eta Lurreko bizitzarentzat. Horrek aldaketa klimatiko drastiko eta suntsitzaileak eragin ditzake, adibidez, Europako Erdialdeko nekazaritza bideraezin bihurtuz.

Berotze globala 2º-tik gora badoa, inflexio-puntu batera hel gaitezke, aldaketa azkar eta atzeraezinak sor ditzakeena. 1,5º eta 2º C arteko aldea txikia irudi lezake, baina horrek esan nahiko luke itsas mailak 10 cm gehiago igotzea eta intsektuen %18, landareen %16 eta ornodunen %8 desagertzea. CO2 emisioak modu drastikoan murriztu behar ditugu eta horretarako gure bizimodua aldatu beharko dugu, bestela planetako bizitza pixkanaka itzaliko da.

Partekatu albistea

Bazkide Txokoa

Bazkide txokoa

etxera