Crossfitetik halterofiliara

Naroa Arrasaterekin hitz egin dugu, Atarrabiako 21 urteko gaztea eta Espainia mailako Halterofilian txapelduna, bere ibilbide profesionalari buruz.

Naroa Arrasate

Probatzearren hasi zen Crossfitean, eta bertatik, entrenamendu eta inplikazio handiz, txapelketetara egin du salto. Gaur egun Madrilera lekualdatu da Halterofilian buru belarri sartzeko eta bere ibilbideri jarraipena emateko.

Historia luzeko kirola izan arren, ez da egunerokotasunean ezagunenetarikoa, nola hurbildu zinen kirol honetara? Zer izan zen kirol honetan mantetzea eragin zizuna?

Atletismoan ibilia ninten eta horren ostean Atarrabiako igerilekuetako jardueretan izena eman nuen, body-pump-en hain zuzen ere. Bertako monitoreak coressfit egiten zuen eta berarekin probatzera joatea poroposatu zidan. Behin probatuta, kirolaz maiteminduta geratu nintzen. Entrenatzaileek kiloak erraz mugitzen nituela ikusita Halterofilian lehiatzea proposatu zidaten. Eta horrela hasi nintzen crossfit-a eta halterofilia konbinatzen.

2023ko Espainiako txapelduna izan zinen, nola bizi zenuen momentu hau?

Egia da Espainiako errekorra lortu nuela, baina gogoan dut nahiko haserre amaitu nuela txapelketa, ez daukat oso oroitzapen onik ez baitzen espero nuen bezala atera. Orain atzera begira, beste ikuspegi batetik ikusten dut eta askoz gehiago baloratzen dut txapeldun izatea.

Halterofilian egindako ibilbidean, zein da harrotasun gehien sentiarazi dizun garaipena?

Nire lehenengo espainako txapelketanazkenetariko postuetan geratu nintzen,eta gogoan daukat nola gradetan eserita nengoen irabazi zutenen altxamenduak ikusten, altxatzen zituzten kiloekin txundituta. Hurrengo urtean, azkeneko postuetatik, espainako txapelduna izatera pasa nintzen, ezinezkoak usten nituen kiloak altxatzen. Hori da harroen sentiarazten nauena, lan eginez eta tematuz, nahi duzuna lor dezakezunaren froga baita.

Hala ere, garaipenetara heltzeko, prozesuan ere une gogorrak bizi behar dira. Une zailen bat oroitzen duzu?

Zalantzarik gabe Europako txapelketa. Txapelketetan bi proba daude, eta hiru saiakera dituzu proba bakoitzeko. Lehenengo proba oso ondo joan zen, espero nuena baino askoz hobe. Baina, bigarren proba desastre hutsa izan zen eta saiakera guztietan huts egin nuen. Hori, sailkapenitik kanpo utzi ninduen eta errealitate kolpe oso gogorra izan zen.

Ibilbide berri honetan, baduzu hemendik aurrerako erronkarik?

Bai, orain, espainako txapelketa eta europako txapelketak ditut eta bertan zentratuta nago.

Partekatu albistea

Bazkide Txokoa

Bazkide txokoa

etxera