2025ean Paz de Ziganda ikastolak 60 urte beteko ditu euskararekin eta hezkuntzarekin duen konpromisoan. Urriaren 19an, Atarrabiak Nafarroa Oinez jaia hartuko du, sustraiak dituen eskola inklusibo eta dinamiko bat ospatuz.
Badator 2025, badator Oinez berri bat eta 60 urte bete dira 1965ean Paz de Ziganda ikastola Nafarroan lehen aldiz euskara hutsezko irakaskuntza proposatzen zuen proiektu berritzaile, arriskugarri eta ausart baten aitzindari izan zenetik. Ingurune sozial, kultural eta politikoa aldatu da, baina Paz de Zigandak hezkuntzarekin eta euskararekin duen konpromisoak tinko jarraitzen du. Hasierako urte haietatik, espiritu berritzaile, ausart eta ekintzaileak bere horretan dirau, XXI. mendean aurrera doan hezkuntza-ereduarekin, eta euskararekiko, hezkuntza-kalitatearekiko eta euskal kulturarekiko konpromisoari eusten dio, curriculumaren zati gisa. Paz de Ziganda harro dago eraiki duenaz, eraikitzen ari denaz eta etorkizunean eraikiko duenaz. Hurrengo Nafarroa Oinezarekin burua, bihotza eta mugimendua dituen hezkuntza aukera baten 60 urteak ospatzen jarraitu nahi dugu.
BURUZ, buruarekin, arrazoiarekin, helburu argi batekin, baina gure nortasunezaugarriak ahaztu gabe. Etorkizunari begira dagoen eredu ekintzaile, pedagogiko, inklusibo eta konprometituan sinesten dugulako.
BIHOTZEZ, bihotzez, sentimenduz eta emozioz. Pertsona erdigunean jartzen duen proiektua garelako, bere emozioak eta sentimenduak balioztatuz. Euskara eta euskal kultura maite ditugulako.
OINEZ , mugimenduan, aurrera egiten, dinamikoa. Mugimendu zibiko arduratsu bat garelako eta izaten jarraitu nahi dugulako: anitza, modernoa, ekologikoa eta osasungarria.
Euskaraz bizi’ lelopean ospatu zuen gure herriak Paz de Ziganda ikastolak antolatutako lehenengo Oinez jaia 1991. urtean. ‘Munduz mundu’ lelopean ospatu zuen bigarrena, 2010. urtean. Eta hirugarrenez Atarrabia ikastolen munduaren erdigunea izango da datorren urriaren 19an, festa eta ospakizun giroan murgilduz.
Sugaar, Mikelats, Mari: Non haiz non, Atarrabi? Nola Ultzamak Argari emari. Geroaren ehiztari hainbertze belaunaldi, mingainaren buruzagi, jostari!
Esperientziarik onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia horien onarpenak aukera emango digu zenbait datu prozesatzeko, hala nola nabigazio-portaera edo gune honetako identifikazio bakarrak. Baimena ez onartzeak edo ukatzeak zenbait ezaugarri eta funtziori kalte egin diezaieke.