Naxker taldea, Atarrabian sortua, 2022an hasi zuen bere ibilbide oparoa. Haiekin bildu gara, hasiera batean asmo handirik gabe abiatu baina irrati bidez entzunarazi eta Euskal Herriko musika jaialdi ikonikoenetako batzuetan, Hatortxu Rock edo EHZn, jotzera eraman dituen bidea gertutik ezagutzeko.
Naxker taldea, Atarrabian jaioa, 2022an eman zion hasiera bere ibilbide oparoari. Haiekin bildu gara, asmo handirik gabe hasi eta irratian jo eta Euskal Herriko musika jaialdi ikonikoetako batzuetan jotzera eraman dituen bidea hurbilagotik ezagutzeko.
Nola hasi zen Naxker?
Naxker taldea 2022ko udan sortu zen Atarrabian. Urte horretako festetan gure lehenengo kontzertua eman genuen. Oholtza gainean egotearen sentsazioa hainbeste gustatu zitzaigun, taldearekin kontzertu gehiago egiten jarraitu genuela.
Zer izan zen hasiera horretatik lehenengo diskoa kaleratzera eraman zizuena?
Lehenengo diskaren konposaketa prozesua pixkanaka joan zen. Hasieran kontzertuetan guk egindako abestiren bat jotzeko ilusioa besterik ez zen. Bi abesti genituen EP bat grabatzeko ideia izan aurretik, baina abesti bat baino gehiagorako ideiak zeuden, horregatik diskoa grabatzeko estudioen bila hasi ginen. Estudioa lortu ondoren, kontzertuen eten bat egin genuen konposaketa lanetan buru belarri sartu ahal izateko.
Zuen lanak harrera izugarria izan du Euskal Herrian eta gutxinaka, txokoz-txoko, herriz-herri, ari zarete. Badago berezitasunez oroitzen duzuen kontzerturik? Zergatik? Badago berezitasunez oroitzen duzuen kontzerturik? Zergatik?
Bai, espero ez genuen harrera bat izan da. Jendeari asko gustatu zaio gure lehenengo EP hau eta izugarria izan da bizi izan dugun feedback-a. Oso polita da Euskal Herriko beste puntara joatea eta hor jendea zure abestiak abesten ikustea. Kontzertu guztiek dute bere berezitasuna baina maitasunez gordetzen ditugun bi goraipatuko genituzke: Areto batean jo genuen lehen aldia eta Gazteon Eskutiken. Lehenengo hori Zentraleko areto txikian izan zen, eta gure diskaren aurkezpena egin genuen lagunen aurrean. Bigarrena, Gazteon Eskutiken, Berriozarren, lehenengoz hainbeste pertsonaren aurrean jotzeko aukera izan genuen eta izugarria izan zen. Asko disfrutatu genuen gure abestiak abesten eta dantzatzen zituztela ikusita, oso eskertzekoa da egindako lanak halako itzulpena izatea. Bide honetan beste musikari batzuekin lankidetzan aritzeko aukera izan duzue.
Ba al dago inor, euskal eszenan, zienarekin gustatuko litzaizuekeen elkarlanik egitea? Zergatik?
Gure abestiak egiterakoan ez dugu horretan pentsatzen, beraz normalean ez ditugu elkarlanak proposatzen. Baina galderari erantzun bat emateko, bai gustatuko litzaigukeela Hofe-rekin abesti bat egitea, gure laguna delako eta kontzertuetan bere abesti baten bertsio bat egiten dugulako. Edozein kasutan, elkarlanik egotekotan, lagunekin edo giro ona daukagun talde zein artistekin izango lirateke, hori baita gure funtzionatzeko modua.
Eta hemendik aurrera…?
Espero dugu abesti berriak konposatzea, kontzertu berriak egitea, eta jende gehiagorengana iristea. Kontzertuz beterik uda honen ostean, dena ongi bidean, orain, irailan EP berria kaleratuko dugu. Udan zehar aurrerapenen bat kaleratu dugun arren, urduri eta gogoz beterik gaude egindako lanak argia ikusi dezan.
Jarraitu gaitzazu!
Instagram: @naxker_
Esperientziarik onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia horien onarpenak aukera emango digu zenbait datu prozesatzeko, hala nola nabigazio-portaera edo gune honetako identifikazio bakarrak. Baimena ez onartzeak edo ukatzeak zenbait ezaugarri eta funtziori kalte egin diezaieke.