Proposamen berri honen bihotzean, antzinako gatazka bat dago, tradizioaren eta aldaketaren arteko talka, Atarrabi eta Mikelatsen irudietan pertsonifikatutako ongia eta gaizkiaren artekoa.
Talka hori Landakoen (nekazariak, abeltzainak eta artisauak, aurpegiaren behe alde dutenek tradizioa ordezkatzen dute) eta Industrialen (Pilategiko langileak, aurpegiaren goi aldea estalia dutenak, aurrerapena ordezkatzen dute) arteko banaketan islatzen da.
Bi sektore horiek herrian errotuta daude, eta lurraren defensa eta aurrerapen industriala irudikatzen dituzte hurrenez hurren. Hala ere, desberdintasunak alde, bi sektoreak ezinbestekoak dira komunitatearen biziraupenereko. Marik tradizioaren eta aldaketaren arteko armonía irudikatzen du.