Umezurtzen aberria

Disponible: Bai
Euskal Herria umezurtzen aberria da. Gerra garaian edo ostean jaiotako euskal herritar askok ez zuten aita edo ama ezagutu: Francoren aldekoek gure herriko kanposatuetako hormen aurrean edota bide bazterretan milaka eta milaka herritar hil zituzten. Horrela hil zuten Julen Kaltzadaren aita, Derion. Baina, horrez gain, hainbat belaunaldi zurtz jaio ziren etxean norbait faltan izateaz gain aberririk gabe jaio zirelako. Askok bizitzan aurrera joan ahala deskubritu zuten zergatik senideak faltan zituzten, zergatik haien askazia ia guztiz desagertuta zegoen. Antropologia lana izan zitekeen autobiografia honetan Julenek, umore lehor batez, desagertutako ohiturez eta paisaiez hitz egiten digu eta kontzientziaren itzartze pertsonal eta kolektibo horren kronika bizia egiten digu: gerraosteko Urdaibaiko bere ibilerak; apaiztegietako giroa; Gogor apaiz-taldearen borrokak; Burgosko prozesuaren pasarte ezezagunak; Zamoran kartzelatutakoen askatasun-grina; herri honen berreuskalduntzearen lehen urratsak; Eginen sorrera zein itxiera… Xabier Amurizak eta Martin Orbek dioten bezala: “Liburu honetan, pertsona eta pertsonaia oso ‘aparteko’ bat aurkituko duzue. Baita gure historia ‘borrokalariko’ aro luze baten lekukotza zuzeneko bat ere”.

Interesatuko litzaizuke...

Narrativa

Badena dena da

Narrativa

Nerea eta biok

Narrativa

Jacob. Gaueko langilea

Ensayo

Fusilak pizten dituen sua

Narrativa

Arragoa

Narrativa

Beirazko kanpaina

Ensayo

Askatasun demokratikoak Urtekaria 2000

Ensayo

Venezuela, iraultza isilaren hitzak

Narrativa

Egunak

Narrativa

Deitora zaitzala Tigrisek

Ensayo

ETA Historia irudietan 1951-1978

Ensayo

Katearen begiak

Narrativa

Iraganean galdua

Ensayo

Bobby Sands(Martxa baten lehen notak)

Ensayo

Bakea gudan (Unamuno, historia eta karlismoa)

Bazkide Txokoa

Liburutegia

Autor/a
Idioma
Editorial
Géneros
Etiqueta
etxera

Liburutegia

Autor/a
Idioma
Editorial
Géneros
Etiqueta
etxera

Bazkide txokoa

etxera