Popurri Beti-Onak desgaitasuna duten pertsonen inklusioa sustatzen duen eskubaloi proiektu integratzailea da, Atarrabian sortua. Kirolaren bitartez, kolektibo honek pertsona guztiek, salbuespenik gabe, gure herrian parte hartzeko eta ikusgarri izateko eskubidea aldarrikatzen du.
Popurrí eskubaloi komunitarioko proiektu bat da, Marina eta Maca Sans ahizpek bultzatua (azken hau Replasa Beti-Onak taldeko eskubaloi jokalari profesionala da), 2024. urtean martxan jarri zena, eta Beti-Onak kirol klubak bere egitura barruan hartu zuena. Gaur egun, Atarrabiako Udalaren eta Nafarroako Eskubaloi Federazioaren babesa du.
Gaur egun, Popurrí errealitate bat da eta geratzeko etorri da. Desgaitasuna duten pertsonen integrazioan urrats bat gehiago ematen duen talde bat da. Eta ozen esan dezakegu:
Zorionekoak gara horrelako ekimenak gure herrian errealitate direlako!
Badakigu oraindik herritar batzuk ez dutela ezagutzen hain ilusioz beteriko proiektu hau, eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiogu Etxebeltza elkarteari espazio hau utzi digulako gure burua ezagutarazteko eta jende gehiagorengana iristeko.
Zer da POPURRI?
Desgaitasuna duten eta ez duten hemezortzi urtetik gorako pertsonei zuzendutako eskubaloi taldea da, non gaitasunak edozein izanda ere, denok dugun lekua. Zailtasunak badaude, bai, baina hauek gainditzeko baliabideak ere bai.
Bere helburu nagusien artean daude kolektibo honi lotutako gizarte-oztopoak eraistea, adiskidetasuna baloratzea eta interes berdinak dituzten lagun berriak ezagutzeko aukera izatea.
Itxaropenaren espazio bat da, non etiketarik ez dagoen. Pertsona guztiak ongi etorriak eta baliozkoak dira; bakoitzak bere berezitasuna ematen du. Hemen zure auzokoa aurki dezakezu, zalantzarik gabe taldean sartzea erabaki zuena, baztertua izatea ez baita aukera bat. Agian posible da mundu hobe bat: inklusiboagoa, bidezkoagoa, epairik gabea… eta hori guztia da Popurrí Beti-Onak!
Talde honek ez du soilik eskubaloian jokatzen, baizik eta kirolak eraldatzeko duen ahalmen infinitua erakusteko jokatzen du, desgaitasuna ez dela oztopo bat gogorarazteko jokatzen du, eta benetako inklusioa eskubide bat dela irakasteko jokatzen du.
Talde honek pista zapaltzen duen bakoitzean ez du soilik gol bat lortzeko borrokatzen, baizik eta askoz handiagoa den zerbaitengatik: ikusgarritasunaren, aukeraren eta errespetuaren alde. Era berean, erakutsi nahi du pertsona guztiek, salbuespenik gabe, parte hartzeko, taldeko izateko eta ikusgarri izateko eskubidea dugula. Talde honek ez digu eskubaloiaz soilik hitz egiten, bizitzaz hitz egiten digu, amets handiegirik ez dagoela eta helburu lorrezinik ez dagoela erakusten digu. Elkarrekin lan egiteko prest gauden bitartean, dena da posible.
Talde heterogeneo bat gara, pasioa, ilusioa, poza, zoriontasuna, enpatia… transmititzen dituguna. Elkar ezagutzen ez genuen pertsonak izatetik, elkartasun loturak sortzera igaro gara. Honek guztiak familia txiki baina handia osatzera eraman gaitu, non partekatzen dugun, ikasten dugun, elkarrekin eboluzionatzen dugun… Azken finean, elkar aberasten dugu.
Eta horren erakusgarri dira Atarrabiako gure auzokideek (José, Garazi, Rui, Arantxa, Saioa eta Sara) utzitako hitzak, euren esperientziari buruz.
Zer esan nahi izan du zuentzat zuen herrian parte hartu ahal izateko aisialdi bat egoteak?
Aukera berri eta oso polita izan da, etxetik gertu dago, asko gustatu zaigu ideia. Bigarren familia handi bat bezala da, oso gustura gaude. Talde honekin izandako esperientzia oso polita izan da, eta herrian gure moduko pertsona guztiei emandako aukera bat ere izan da. Espero dugu taldea hazten jarraitzea.
Nolakoa izan da Popurriren lehen denboraldia? Zer gustatu zaizue gehien?
Ondo joan da eta dena gustatu zaigu: osatu dugun taldea, antolaketa, beso zabalik hartzea, Irungo txapelketa, ikasi eta hobetu ditugun paseak, motibazioa, jendeak ikustea eta gozatzea… 100eko esperientzia bat.
Aste gutxiren buruan denboraldi berria hasiko da, zer espero duzue?
Aurrekoaren modukoa izatea, oso ondo amaitu genuelako; jende gehiago animatzea eta horrela belaunaldi berrientzako bide bat eraikitzen jarraitzea; partida gehiago izatea, bai etxean bai kanpoan; eta Atarrabiako herriak gu ikustera etortzea, jende gehiago egonda Popurrí Beti-Onak indartsuagoa izango delako.
Proiektu hau oraindik ezagutzen ez bazenuen, ezagutzera gonbidatzen zaitugu eta Atarrabiako auzokideei horrelako ekimenak babestera animatzen diegu.
Esperientziarik onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia horien onarpenak aukera emango digu zenbait datu prozesatzeko, hala nola nabigazio-portaera edo gune honetako identifikazio bakarrak. Baimena ez onartzeak edo ukatzeak zenbait ezaugarri eta funtziori kalte egin diezaieke.