Oihana Iguaran Amondarain
Bizi osoan bizi naiz
nire senarraren maizter,
beti bere musikara
dantzatu ditut bi izter,
sentituaz mugak heldu
beharko zuela laster (bis)
erdi beldur, erdi asper.
Etxeko lanak egiten
nau bere begira alper.
Beretzat bizi naiz baina
zer daukat berari esker,
gaur beste behin entzun diot
ni gabe ez zara ezer (bis)
Zer daukat berari eker.
Tabernatik heldu da ta
liskarra zen ikuskizun,
marmarka gerturatu zait
ta guztia tonu aizun,
berekiko amorrua
nere bizkar jarri nahi zun (bis)
eta mespretsua isun.
Beti gordetako hitzak
gaur nahi dizkizut erantzun
ze ni mantendu zaitut zu
eta ez dakit dakizun hormak
zu pagatu arren
etxe bat nik eman nizun (bis)
eta ez dakit dakizun.
Esan eta horma ertza
bihurtu dut nire gotor
haserrean hasi bait da
eta keinuz erasolkor
hasieran izan zena
gizon goxo bezain jator (bis)
orain ze hauskor, dudakor.
Gaur muga bat puskatu dut
ta utz dezala berak hor,
bizi bat daukat nere zai
eta frogatzera nator;
zu gabe ez dakit baina
zu gabe banaizela nor (bis)
eta frogatzera nator.
Esperientziarik onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia horien onarpenak aukera emango digu zenbait datu prozesatzeko, hala nola nabigazio-portaera edo gune honetako identifikazio bakarrak. Baimena ez onartzeak edo ukatzeak zenbait ezaugarri eta funtziori kalte egin diezaieke.