45 urte aztarna handi bat uzten

Hasieratik, Etxebeltza aktiboki parte hartu du Atarrabiako bizitza sozial, politiko eta kulturalan, herri honetako kulturaren bultzadan ezinbestekoak izan diren beste taldeekin batera. Ezin da Etxebeltzaz hitz egin bertako kultura bizirik eta indartsu mantentzen duten talde eta kolektibo guztiak aipatu gabe.

Herritik egin, herrian eragin

Etxeko kultura sustatzeko helburuarekin lanean jarraitzen dugu urtean zehar antolatzen ditugun ekitaldi desberdinen bidez: Atarrabiako Eguna, Ihauteriak, Olentzero, Bazkide Eguna…

Gure ondare inmateriala

45. urteurrenean, Etxebeltzako ondare inmateriala bildu, antolatu eta zabaldu nahi izan dugu. Ondare hori belaunaldiz belaunaldi transmititu da, eta dokumentatu egin nahi dugu, gure elkartearen identitatea eta oinarriak balioztatzeko. Gure aurreko pertsona guztien historia eta lana ezagutzeko, Etxebeltza inguratzen duen historian murgiltzera gonbidatzen zaituztegu, baita ondare baliotsu hori transmititzera ere.

Berriak!

24.Korrika. Euskara gara.

2026/03/18
Lekuko-hartze zenbakia: 457
Data: martxoak 21
Ordua: 12:07
Kokapena: Corellatik Castejonerako bidean

24.korrika ospatzeko 3 ekintza antolatu ditugu:

- Korrika kulturala Atarrabian: ostiral honetan, 19:00etan udaletxe plazan.
- Atarrabia Corellara: martxoak 21, larunbata, irteera 10:00/ itzulera 14:30. Oroitu: izen emateko zerrenda elkarteko kortxoan martxoak 13 arte.
- Atarrabian korrika!: martxoak 22, 11:10etan.
Animatu!...

Ihauteriak 2026

2026/02/08
Atarrabiako inauteri berriak lehen aldiz 2017 egin ziren, testuinguru berri batean, gure nortasunarekin berriz konektatzeko, ahaztutako ohiturak berreskuratzeko eta batzen gaituen jai espiritua berritzeko premia larriarekin. Guretzat, inauteriak jai hutsa baino gehiago dira; gure kulturaren aniztasuna eta bizitasuna ospatzeko aukera dira....

Zure gorputza ezagutu ezazu

2026/01/25
Negu honetan zehar 2 proposamen dakarzkigu zure gorputza hobe ezagutu dezazun....

Bazkide Txokoa

Liburutegia

Autor/a
Idioma
Editorial
Géneros
Géneros
Etiqueta
Etiqueta
etxera

Bazkide txokoa

etxera