Saioa Alkaiza: Quisiera cantar

Foto: Argia

Saioa Alkaiza

Oholtzak biluzik jartzen du
kolpetik gure barrena,
izan nahi genukeena
eta egitan garena.

Nor ote bertsolaria?
Nor da hitzaren aztia?
Gaua insomnioz pasa
duen bihotz bakartia.

Zer kantatuko nukeen
jakinen banu sikira…
Txori errariak datoz
lepo gaineko kabira…
Kantatu nahiko nituzke
poz txiki eta handiak,
maitasuna gabeziz dauden
auto-orgasmo nagiak.

Kantatu nahiko nituzke
ertzak, ez direnak guayak,
monotoniaren grisa
eta hiriko paisaiak.

Kantatu nahiko nituzke
gure bataila galduak,
andre zaharren eskuak
lan gogorretan zailduak.
Kantatu nahiko nituzke
lotsak eta hanka-sartzeak,
utzitako maitaleak,
minak, zein lagun galtzeak…

Kantatu nahiko nituzke
barne ezjakintasunak,
arrazoirik existitzen
ez dela daki zentzunak.

Bizitza kantatu nahi dut,
eta darraikit kantari…
Ikasi arte kantatzen
noizbait neure buruari…

Compartir noticia

Bazkide Txokoa

Bazkide txokoa

etxera