Maddi Ane Txoperena Iribarren
Lehenik Afrika hartu omen zuten
irudikatu eszena.
Nafarroara joan ziren gero
hala segituz eskema,
ezkertiar ta euskaltzaleei
jarri zieten kondena
eta oraindik bizirik daude
berez hori da problema.
Aldi berean sentitzen ditut
poza, tristura ta pena
ADNa aurkitu dute
gure birraitatxirena
36. urtean
ahanzturan utzi zutena (bis)
Auzolanean abiatu zen
baina gure abentura.
Ta Aranzadi hor izan genun
beti eskutik eskura.
Arkeologia mundu bat baita
sortzen duena lilura
eta eskerrak eman dizkiet
eta gainera gustura.
Gu bezalako batzuengatik
ez dagoelako ahaztura
baina oraindik martxan dauzkate
kartzela eta tortura
ai birraitatxi hila baitago
ta bizirik diktadura (bis)
Bere herrian jada prest dauka
beretzako hilobia
eta beharrik gure mentura
ez dugula hilzoria.
Jarriko dugu harri eder bat
badugu kategoria,
bertso batekin eta airera
joanen baita xoria.
Guk badakigu haiek ez dute
inoiz eginen ongia
baina halere segiko dugu
hau da egungo ogia,
duintasunez manten dezagun
arbasoen memoria (bis)
Esperientziarik onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia horien onarpenak aukera emango digu zenbait datu prozesatzeko, hala nola nabigazio-portaera edo gune honetako identifikazio bakarrak. Baimena ez onartzeak edo ukatzeak zenbait ezaugarri eta funtziori kalte egin diezaieke.