24.Korrika. Euskara gara.

18/03/2026
24.korrika ospatzeko 3 ekintza antolatu ditugu:
- Korrika kulturala Atarrabian: ostiral honetan, 19:00etan udaletxe plazan.
- Atarrabia Corellara: martxoak 21, larunbata, irteera 10:00/ itzulera 14:30. Oroitu: izen emateko zerrenda elkarteko kortxoan martxoak 13 arte.
- Atarrabian korrika!: martxoak 22, 11:10etan.
Animatu!

Euskara-herria naiz, bizitzeko era, izateko modua.
Suaren antzekoa naiz: beti bera, beti berri.

Ongi etorri nire etxera, gure etxera.
Iraganetik gaur egunera, ateak beti zabalik ditugun babesgunera.

Zu eta ni euskara gara. Bat gara.
Miloi bat euskaldun gara, eta gehiago izango gara.
Biziberritzen den komunitate aske eta irekia gara,
elkarrekin sortuko dugun etorkizuna.
Alderik alde zeharkatuko dugun Euskal Herria gara.

Eman hitza, eta eman pauso, erdigunean jartzeko aniztasuna eta elkar zaintzea.
Eman pausoa, eta aktibatu, lehen lerroan nahi dugu helduen euskalduntzea.
Guztiok gara ezinbesteko. Pertsona bakoitzak du balioa; hiztun bakoitzak, garrantzia.
Euskaltegian izena eman dugunok, euskara lehen hizkuntza dugunok, kanpotik etorri garenok,
euskaraz, Euskal Herrian, ikasi eta bizi nahi dugunok…
Guztiok herri bat gara. Euskara gara.

Aditu Korrikaren deiadarra.
Izan gaitezen dardara, izan gaitezen indarra.
Piztu da Korrikaren garra!…

Compartir noticia

Bazkide Txokoa

Liburutegia

Autor/a
Idioma
Editorial
Géneros
Géneros
Etiqueta
Etiqueta
etxera

Bazkide txokoa

etxera